Borrar

Tolosa Goierri

Landa bideetarako dirulaguntzak eskatzeko epea gaur amaituko da

J. Z.

goierri.

Lunes, 10 de marzo 2025, 20:47

Gipuzkoako Foru Aldundiko Lurralde Oreka Berdeko departamentuak gaur itxiko du dirulaguntzak eskatzeko epea. Dirulaguntza hauen helburua da landa ingurunean bizi direnen bizi-kalitatea hobetzea eta lehen sektorearen garapena sustatzea da.

Aurten, 1.300.000 euroko aurrekontua bideratu da, eta ondorengo jarduerak diruz lagundu daitezke: landa bide berriak egitea, lehenengo asfaltatzea edo hormigoitzea, nekazaritza ustiategietara doazen bideak konpontzea, eta bideen seinaleztatzea.

2025eko urtarrilaren 1etik aurrera egindako inbertsioak edo aurreko deialdian aurrekontu faltagatik dirulaguntzarik jaso ez zuten proiektuak berriz aurkeztu ahal izango dira. Halaber, aparteko euriteek edo hondamendi naturalek bideetan eragindako kalteak konpontzeko eskatutako laguntzak ere onartuko dira.

Entitate bakoitzak eskaera bakarra egin ahal izango du, gehienez bost proiekturekin. Deialdi honetan gehienez 35.000 euroko laguntza eskuratu entitateko, biztanleria kopuruaren eta jarduketa motaren arabera. Informazio gehiago nahi izanez gero, goimen@ goimen.org helbidera idatzi edo 943 16 12 44 telefonora deitu daiteke.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Landa bideetarako dirulaguntzak eskatzeko epea gaur amaituko da