Borrar
Urgente Detenido un joven de 26 años por el homicidio del pasado domingo en Irun

Tolosa Goierri

Lagunarteko mus partidak antolatuko dira apiriletik aurrera Urkipe Etxolan

Maila guztietako zaletuentzako ekimena izango da, eta bikoteak zozketa bidez osatuko dira izena ematen dutenen artean

Amaia Núñez

larraul.

Lunes, 31 de marzo 2025, 19:57

Mus-zaletu ugari dago bai herrian, bai eskualdean ere. Horregatik, lagunarteko mus partidak antolatu dira maila guztietako zaleak elkartzeko. Gazte zein heldu, bakoitzaren maila edo esperientzia alde batera utzita, musean jokatuz ondo pasa eta zaletu berriak ezagutzea da ekimen honen helburua.

Partidak apirilaren 11tik aurrera antolatuko dira eta parte hartu nahi dutenek izena emateko epea irekita dute kultura@larraul.eus helbidera idatzita edo 634 289 327 telefonora deituta.

Partidak Urkipe Etxolan izango dira, 18:00etatik aurrera. Bikoteak zozketa bidez osatuko dira partiden egunean bertan. Egun bakoitzean jokatuko den partida kopurua izena ematen duten zaletuen araberakoa izango da. Jokoa 4 erregeetara egingo da, seinarik gabe. Hainbat saio antola-tzea aurreikusten dute eta, denboraldia amaitzeko, parte har-tzaileentzako mokadutxoa eskainiko da azken egunean.

Geometria eta osasuna

Geometriak osasunean izan dezakeen aplikazioen ikastaroa eskainiko da asteburu honetan Kultur Etxean. Bertan, egitura geometrikoak, mandalak, labirintoak, lauki solstiziala, trazatu erregulatzailearen gaineko azalpenak, bost elementuen eta hauen erabilera armonizazioan erakutsiko dira.

Bi egunetako ikastaroa izango da, larunbatean apirilaren 5ean, goizeko 09:30etik 14:00etara eta 16:00etatik 20:00etara, eta igandean, hilaren 6an, 09:30etik 14:00etara. Plaza mugatuak direnez, aurrez izena eman behar da Josu Jauregi Sarasolarekin harremanetan jarrita 943 691 151 telefonoan edo otelarre@hotmail.com helbidera idatzita. Teoriaz gain, saio praktikoak ere egingo dituzte, ahalmen extrasensorialak landuz, margotutako lanetako batzuen gain bere aplikazio praktikoa testatuta.

Bestalde, etorkizunean praktiketarako erabiliko den labirintoa labirintoa non eraikiko den erabakiko da parte hartzaileen artean. Labirinto hau Otsozabal baserriaren inguruan egingo da maiatzak 1etik 3ra. Horrela, egun horietan harriekin labirintoaren trazatua eraikiko da.

Lana amaitzean, banakako ibilbide gidatua gauzatuko da. Kasu honetan ere, parte hartu nahi dutenek Josu Jauregirekin jarri beharko dute harremanetan aurrez izena emateko.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Lagunarteko mus partidak antolatuko dira apiriletik aurrera Urkipe Etxolan