Laguardiara txangoa antolatu du Jubilatuen elkarteak hilaren 25erako

AMAIA GOIKOETXEA ALEGIA.

Goizeko 9etan irtengo da zubitik Alegiako Jubilatuen elkarteak hilaren 25ean Laguardiara joateko antolatu duen autobusa, eta Ardoaren Ibilbidean ordu erdiko geldialdia egin ondoren, Villar-eko upeltegira iritsiko dira bidaiariak. Bertan bisita gidatua izango dute, baita ardoa eta pintxoa dastatzeko aukera ere. Jarraian, denbora librea izango dute Laguardian eta 14:30ean upeltegian bazkalduko dute. Txangorako txartelak asteartean, hilaren 9an, jarri zituzten salgai, plazak bukatu arte, 35 eurotan.