Kulturartekotasuna ospatuko du Ormaiztegik
Ekuador, Kolonbia, Nigeria, Nikaragua, Senegal eta Mexikokoko gastronomia, dantza edota jantziak ezagutu ahalko dira
I. M.
Viernes, 13 de junio 2025, 14:15
Igande honetan, ekainak 15, Ormaiztegik kulturartekotasuna ospatuko du udalak eta Zumalakarregi museoak elkarlanean antolatutako VI. festarekin. Aurreko urteekin alderatuta, arlo gehiagotakoa islatzea da helburu nagusia. Antolakuntzan 6 herrialdeek, autonomi erkidego batek eta Euskal Herriak ere parte hartu dute. Aurten ere Irizar Kooperatibaren babese izan dute ekimena ekonomikoki aurrera eramateko.
Pasa den hilaren 10ean, komunitate ezberdineko ordezkariek, udalak eta Zumalakarregi museoko ordezkariak aurtengo edizioa aurkeztu zuten prentsaurreko baten bitartez, azkeneko edizioetan egin duten bezala. Aurkezpena amaitu bezain laster, jatorrizko plater ezberdinak elkarrekin afaldu zituzten.
Hasteko, zenbait herrialdek euren jantziak erakutsiko dituzte desfile baten bitartez. Gastronomian Ekuador, Kolonbia, Nigeria, Nikaragua, Senegal eta Mexikoko janak izango dira. Eta Nigeriako herritarrek trenza tailerra ere eskainiko dute. 1,5€ kostua izango duten tiket hauek erosi eta lurralde ezberdinetako elikagaiak dastatzeko aukera emango dute.
Dantza erakustaldiak ere izango dituzte, non hainbat komunitate parte hartzaileek haien jatorrizko herrialdeetako dantzak erakusteko aukera izango dute herriko plazako eszenatokian. Aurten, Ormaiztegiko San Andres eskolako ikasleek agurra dantzatuko dute, herrian dagoen kultur aniztasuna islatuz.
Gisa honetako jarduerak, poliki bada ere, herrian elkar bizi diren 23 nazionalitate ezberdinetako pertsonak elkar ezagutzea, hurbiltzea eta kultur aniztasuna aberasteko ezinbesteko pausoak dira.
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.