Borrar
Las 10 noticias clave de la jornada

Kultura gaien inguruko bilera egingo da gaur iluntzean udaletxean

NÚÑEZ

LARRAUL.

Miércoles, 7 de febrero 2018, 09:50

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Larraulgo Udalak datozen hilabeteetan aurrera eramango diren ekimenak lantzeko bilera antolatu du gaurko. Bilera 19:00etan izango da udaletxean. Bertan Kultura dinamizatzaile berria aurkeztuko da, Martxoren 8rako egin den greba deialdiaren berri emango da, eta egun horretarako herrian egingo diren ekintzen proposamenak aztertu eta landuko dira. Herritar guztiak gonbidatuak daude bileran parte hartzera, guztientzako egitaraua antolatu ahal izateko.

Ur eta zabor tasak

Bestalde, Larraulgo Udalak 2017ko laugarren hiruhileko Ur eta Zabor Tasen Erroldak onartu ditu eta berauek ordaintzeko epea gaurtik aurrera irekia egongo da. Ordainketa udal bulegotan edo udalak Kutxabanken duen kontu korrontean egin ahal izango dira. Era berean, errolda aztertzeko epea ireki da, hilabete batekoa izango dena.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios