Kultur eta kirol ikastaroak antolatu dira ikasturte honetarako Altzon

NÚÑEZ ALTZO.

Altzoko Udalak 2018-2019 ikasturterako kultur eta kirol jarduerak antolatu ditu. Ikastaroak aurrera eramateko gutxienez zortzi laguneko taldeak osatu beharko dira. Era berean, izena ematen dutenek, urte osorako konpromezua hartzen dute. Ikasturte osoko ordainketa izena ematearekin batera egingo da.

Bihartik aurrera helduen soinketa emango da, astelehen, asteazken eta ostegunetan, Batzarremuñoko gelan 16:30etik 17:30era. Ikastaro honen prezioa 70 eurokoa da.

Yoga astelehen eta asteazkenetan emango da Batzarremuñon 20:15etik 21:45era. Lehenengo saioa urriaren 1ean izango da. Ikasturte osoko kuota 165 eurokoa da. Parte hartu nahi dutenek udaletxean izena eman beharko dute.

Haurrentzako dantza ikastaroa antolatu da aurten ere. Familiako haur baten matrikulazio-kuota 50 eurokoa izango da, bi haur badira 90 euro eta hiru haurren kasuan 120. Izena ematea Udaletxean egin beharko da.

Gainera, euskara ikasteko aukera egongo da. Taldea osatuz gero herrian bertan emango dira eskolak. Ikastaro hau Udalak diruz lagunduko du. Izena emateko edota informazio gehiagorako Udaletxera deitu beharko da, 943652413 telefonora.

Ikastaro hauetaz gain, herritarrek beste batzuk antolatzeko proposamena egin dezakete udaletxean.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos