Artisau eta ekoizleek produktu andana eskainiko dute. A. NÚÑEZ

Altzo

Kultur egitarau zabala ekarriko du Jakinminez egitarauak Gabonetan

Bederatzigarren urtez azoka eguna ere egingo dute herriko zein inguruko ekoizle eta produktuekin

Sábado, 6 de diciembre 2025, 20:43

Hemeretzigarren urtez jarraian, Olentzerotan Jakinminez Kultur egitaraua antolatu dute Altzon. Ekitaldi ugari izango dira urtea amaitu bitartean, tailerrak, kontzertuak, antzerkiak... Altzoko Kultura batzordeak, Santilazpi Guraso Elkateak eta Elordi elkarteak elkarlanean antolatuta.

Publicidad

Ostegunean, abenduaren 12an, emango diote hasiera programazioari pote filosofikoarekin. 'Ordezka al gaitzake adimen artifizialak?' galderari erantzuten saiatuko dira Humanitate Digitaletan aditua den Leire Lisonekin, Elordi elkartean 19:00etatik aurrera.

Ostiralean, berriz, Anarik kantaldia eskainiko du Batzarremuñon 19:00etan, eta sarrerak 5 eurotan daude salgai udaletxean, Ostatuan edota kultura@altzo.eus helbide elektrokikoan eskaera eginez. Pertsona bakoitzak gehienez bost sarrera hartu ahal izango ditu. Eskaera egiten dutenek, sarrera egun berean jasotzeko aukera izango dute 18:00etatik 18:30etara eta jasotzen ez direnak, salmentara aterako dira.

Abenduaren 13an, goizez esku-pilotak egiteko tailerra emango du Otero pilotagileak 11:00etan Batzarremuñon. Zazpi urtetik gorakoei zuzenduta egongo da eta parte hartu nahi dutenek aurrez izena eman beharko dute. Arratsaldean, berriz, Iñaki Carreterok 'Ganbaran aurkitu dudan altxorra' ipuin kontaketa Saioa eskainiko du 17:00etan.

Datorren igandean, berriz, Azoka Berezia egingo dute. Goiz guztian plazan bertako eta inguruko herrietako ekoizleak egongo dira produktu aukera zabalarekin. Barazkiak, esnekiak, fruituak, ogia eta gozoak, odolkiak edota mondejuek osatuko dute, besteak beste, elikagaien aukera zabala, eta artisautza produktuak ere ez dira faltako: xaboiak, ukenduak, bitxiak, eskulanak, eta abar. Gainera, talo egileak egongo dira. Euria egingo balu, azoka frontoian egingo da.

Publicidad

Abenduaren 17an, asteazkenarekin, bi ekitaldi egongo dira Altzo Muñon. Loatzo Musika Eskolako ikasleek Gabonetako emanaldia eskainiko ute 17:30ean Andra Mari elizan eta, jarraian, Asisko Urmenetaren 'Sorgina Banaiz' dokumentala proiektatuko da Batzarremuñon 19:00etan. Ondoren, Urmenetarekin solasaldia egongo da.

Hilaren 18an, osteguna, 'Argi dago' komedia beltza aurkeztuko du Alegiako Intxurre Antzerki Taldeak Altzo Azpiko Salbatore elizan 19:00etan. Peter Shafter antzerkigile ingelesaren Black Comedy bertsioa eskainiko dute.

Publicidad

Gainera, abenduaren 19an, ostiralarekin, pintxoak egiten irakatsiko du Malu Nazabal herritarrak Elordi elkartean 18:00etan eta, segidan, pintxo potea egingo da egindako pintxoak dastatzeko. Parte hartu nahi dutenek abenduaren 16a baina lehen izena eman beharko dute Udaletxean.

Programazio berezia amaitzeko, urtarrilaren 2an, kosmetika naturala egiteko tailerra eskainiko du Osabi kosmetikako Bidatz Sasianek Batzarremuñon 17:00etan. Azalerako produktuak ezagutzeaz gain, exfoliantea eta krema bat egingo dituzte parte hartzaileek. Adin nagusiei zuzendutako saioa izango da, eta gehienez 15 laguneko taldea egingo da. Ikastaroak 5 euroko prezioa izango du eta parte hartu nahi dutenek abenduaren 12a baino lehen eman beharko dute izena udaletxean.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad