Borrar

Kultur Asteko lehiaketetan izena emateko epea irekita

NÚÑEZ

BERASTEGI.

Viernes, 27 de septiembre 2019, 01:06

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Hilabete eskas geratzen da aurtengo Kultur Asterako eta egitaraua ia prest dago. Ohitura den bezala, azaroko lehen igandean, Azoka Eguna egingo da eta, horren baitan, hainbat lehiaketa antolatuko dira: gazta lehiaketa, postu lehiaketa, argazki lehiaketa, ardi, ahari eta bildots lehiaketa, baita animalia erakusketa ere. Edozein herritarrek parte hartu ahal izango du. Izena emateko epea irekia dago jada, Udaletxean bertan, 943683000 telefonora deituz edo kultura@berastegi.eus helbidera idatziz.

Postu lehiaketan herriko eta herritarren produktuez osatutako postuek parte hartu ahal izango dute eta amaieran sari bakarra emango da. Ardi, ahari eta bildots lehiaketan parte hartzaile bakoitzak ardi, ahari edo bildots bana eraman beharko du, muturgorria edo muturbeltza. Norberak eraman beharko ditu azokara egun berean, eta amaieran maila bakoitzeko sari bana emango da. Animaliak dituztenek ere parte hartu ahal izango dute azokan. Animaliak eramaten dituzten guztiek ordaina izango dute.

Azkenik, gazta lehiaketan parte hartzeko berastegiarra izan beharko da eta etxeko ardi-esnearekin egindako gazta aurkeztu beharko du. Ekoizle bakoitzak gazta bana aurkeztu beharko du. Gazta bakoitza 15 euro kiloko ordainduko da. Gainera, lehen bost sailkatuentzako diru-saria egongo da.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios