Kultur Astea abiatuko da bihar

NÚÑEZ

Gaur ospatuko den egun guztiko Herri Azokaren ondoren, bihartik aurrera Kultur Astea izango dute Adunan adin guztietarako ekitaldi ugarirekin. Bihar astelehenean, 'Euskaraz zergatik?' hitzaldia eskainiko dute jatorri ezberdinetako euskaldunek Elordi plazako lokalean. Adama senegaldarrak, Karin van der Worp holandarrak eta Tarana Karim azerbaijandarrak parte hartuko dute solasaldian beraien esperientzia kontatuz.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos