Kuadrillen egunarekin agurtu zituzten San Lorentzo jaiak

Andoni, Eneko, Joxe, Aritz eta Igor paella prestatzen. Uria eta Larrea partida betean. /  ARGAZKIAK NÚÑEZ
Andoni, Eneko, Joxe, Aritz eta Igor paella prestatzen. Uria eta Larrea partida betean. / ARGAZKIAK NÚÑEZ

YARZA IKAZTEGIETA.

Herria kolorez jantzi zuten kuadrillek San Lorentzo jaien azken egunean. Mezaren ondoren, Frontoi Txikiko Pelota Txapelketako finalak jokatu ziren elizaren aterpean. Hogeita bost bikote inguruk parte hartu dute txapelketan. Gazteen mailan Markel Irastorzak 16-4 irabazi zuen Enetz Ipintzaren aurka; nesketan Maddi Uria izan zen garaile 22-19 emaitzarekin Uxue Larrearen aurka; eta mutiletan Eñaut Larreak 22-20 irabazi zuen Usher Mozo.

Finalak amaitzearekin batera hasi ziren kuadrillak bazkaria prestatzen. Eliza-atarian, bakoitzak bere txokoan paella prestatzeari ekin zioten. Mota guztietako paellak prestatu zituzten, oilasko zein arrainarekin egindakoak. Elkarrekin bazkaldu zuten plazan, giro ederrean eguraldia lagun. Bazkalondoren, mus txapelketa antolatu zen, eta guztiek ere nahi adina dantza egin zuten elektrotxarangarekin.

 

Fotos

Vídeos