Kuadrillen bazkaria inoizko jendetsuena izan zen eta giro ona nagusitu zen

Ikurrinari omenaldi jendetsua egin zioten herriko plazan hainbat lagunek eta udal balkoian jarri zuten. / ARRATIBEL
Ikurrinari omenaldi jendetsua egin zioten herriko plazan hainbat lagunek eta udal balkoian jarri zuten. / ARRATIBEL

Gauean zezen suzkoa eta Euskorleans Dixie Band taldea izan ziren Asteasuko kaleak alaituz

IMANOL ARRATIBELASTEASU.

Atzokoan San Pedro Jaien baitan, Kuadrillen eguna ospatu zen. 320 lagun -Tranpazulo, Astarrak, Zenbat zeate, Altza Porru, Asmasak. Olloteiko Ollarrak...- inguru elkartu ziren blusa jantzita Plazan bazkari herrikoian.

Jai giroa izan zen nagusi egun osoan zehar eta ederki pasa zuten, haur, heldu eta gazteek. Bazkalondo luze eta lasaiaren ondotik eta segidan Sakatu elektrotxaranga kalejiran ibili ziren. Eguna, Kuadrillen triki poteoarekin hasi zen eta gauean, zezen suzkoa eta Euskorleans Dixie Band taldeak, Asteasuko kaleak alaitu zituen eta Josu Rodriguez DJekin disko festa, herriko plazan.

Eta eguardian, ikurrinari omenaldia egin zioten herrian. Ekitaldian kuadrillak parte hartu zuten. Kalejira egin zuten ete herriko blusak ohorezko 'agurra' dantzatu zuten eta gero, ikurriña jarri zuten udaletxeetako balkoietan.

Gaur, San Pedro eguna

Goizeko 10:00etan, txistularien diana. 11:00etan meza nagusia. Ondoren, Elizmendin: soka-dantza eta hamaiketakoa.

Ondoren, Asteasuko Pelota Eskolako Txapelketako finalak: eskuz mutilak, aurrebenjaminak: Galder Muxika eta Alain Val; eskuz mutilak, benjaminak: Urko Azurmendi eta Unax Maioz.

19:30ean Bonberenea txarangaren musika kalez kale. 21:00etan Herri afaria. Ondoren, Bonberenea txaranga. Eta 00:00etan kontzertuak: Gozategi eta Meliora.

Autobus zerbitzua

Gaur gauean, autobus zerbitzua eskainiko da. Irteerak Tolosatik. 23:00tan hasiko da, eta 02:00ak arte ordubetero igaroko da autobusa Irteerak Asteasutik: Zerbitzua 23:30 hasiko da, eta 02:30 arte ordubetero igaroko da autobusa. Hurrengo autobusa 4tan irtengo da. 4tatik 8tara autobusa ordubetero igaroko da. Helburua herriko jaietara jendea erakartzea eta parrandatik bueltan etxerako bidean seguru sentitzea da.