Tolosa Goierri
'Kuadrilen saltsan' tailerra emango dute Gaztelekuan maiatzeanSecciones
Servicios
Destacamos
Tolosa Goierri
'Kuadrilen saltsan' tailerra emango dute Gaztelekuan maiatzeanAmaia Núñez
IRURA.
Martes, 15 de abril 2025, 20:00
Treba nerabeak egitasmoaren baitan, 'Kuadrilen saltsan' ikastaroa eskainiko dute maiatzaren 10ean Irurako Gaztelekuan. Tailerra doan izango da, 12 eta 16 urte bitarteko gazteei zuzenduta. Parte hartu nahi dutenek izena eman beharko dute Gaztelekuan edota 747 429 943 telefono-zenbakira deituta.
Ikastaroa Beñat Benitez psikologoak emango du, eta bi orduko saioa izango da, 16:30etik 18:30era. Saio parte-hartzailea izango da gehienbat. Bertan, nerabeen harreman-moduei buruzko hausnarketa bultzatuko dute, harreman-modu osasungarriak sustatzeko, eta, era berean, nerabeen topagune horizontal eta partaidetzazko bat sortzea izango du helburu.
Aste Santuko jai egunak direla eta, datorren astelehenetik aurrera, apirilaren 21etik 28ra, bi egunak barne, Irurako Ostatua itxita egongo da.
Era berean, ikusgai dago tabernako paretatan 'Zaintza erdigunean' argazki erakusketa. Irurako Udaleko Berdintasun sailak sustatutako erakusketa da, Maider Agirreren irudiekin. Bertan herriko zaintza eredua islatzen duten argazkiak ikus daitezke, adineko pertsonekin antolatzen diren egitasmo ezberdinetan ateratakoak.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
La NASA premia a una cántabra por su espectacular fotografía de la Luna
El Diario Montañés
Encuentran muerta en un río a la actriz Sophie Nyweide
El Norte de Castilla
Publicidad
Publicidad
No te pierdas...
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.