Kostako itzulia bizikletan hilaren 21ean

A. ETXEBERRIA SEGURA.

Kostako itzulia hilaren 21an egingo da aurten, 'Kosta ala kosta, buelta a la kosta' leloarekin. Bai txangoa egiteko, zein ondorengo bazkarira joateko, aurrez izena eman beharra dago. Goizeko 8etan irtengo dira txirrindulariak hurrengo larunbatean. Zumarragatik Azpeitia aldera zuzendu ondoren, Loiolan gosalduko dute. Hurrengo atsedenaldia Getarian izango da, Txakoli dastaketa egiteko. Oriotik Asteasura zuzenduko dira gero eta bertan prestatu da azken geldiunea, ondoren, Segurara etortzeko. Buelta 18 urtetik gorakoentzat da, baina gazteagoek badute joateko aukera arduradun batekin.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos