Borrar
Urgente Asesinan a una congresista demócrata y a su marido en su casa y disparan y dejan herido a un senador en Minnesota
Oliver de Castro, Sancti Spiritun gora erritmoa mantenduz. Argazkiak Zabala

Goierri

Korrikalari goierriarrak protagonista izan ziren XXIV. Zegama-Aizkorri mendi maratoian

Urtetik urtera markak hobetzen doaz eskualdeko lasterkariak, eta aurtengo edizioan ere aurrekaldean sailkatzea lortu zuten

Lunes, 26 de mayo 2025

Igarotako igandean ospatu zuten Zegama-Aizkorri mendi maratoiaren 24. edizioa, eta beste behin ere Goierriko korrikalariak nabarmendu ziren lasterketan. Probaren zailtasuna eta ospea gorabehera, bailarako parte-hartzaileek ausardiaz eta maila bikainarekin erantzun zioten erronkari, euren ahaleginaren fruituak helmugan jaso zituztelarik.

Gizonezkoetan, Oliver de Castro zegamarra izan zen Goierriko azkarrena, 4:16:46ko denborarekin. Etxeko korrikalaria izan zen bere dohainak etxean erakusten ondoen jakin zituena. Segurako Martin Diez izan zen bigarren goierritar hoberena, 4:20:06ko denborarekin, proba osoan zehar erritmo sendoa mantenduz. Hirugarren postuan Mikel Auzmendi ataundarra iritsi zen, 4:28:01 eginda, Aizkorriko igoera eta jaitsieretan irmotasun eta esperientzia handiz jardunda.

Mikel Auzmendi ataundarra ere protagonista izan zen.
Ainhoa Intxausti segurarra helmugara iristen.
Martin Diez animoak jasotzen proban zehar.

1 /

Emakumezkoetan, berriz, Ainhoa Intxausti segurarrak izan zuen protagonismoa, 5:23:46ko denbora eginda helmugan. Bere prestakuntza eta etengabeko lana islatzen dituen emaitza sendoa izan zen.

Bigarren postuan, aldiz, Janire Agirre (Ataun) sailkatu zen, 5:55:12 denbora eginez, eta hirugarren goierritarra Uxua Barandiaran beasaindarra izan zen, 6:34:14ko denborara eginez. Gogorra izan zen ibilbideari tinko eutsiz, bailarako maila goian mantentzea lortu zuten.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Korrikalari goierriarrak protagonista izan ziren XXIV. Zegama-Aizkorri mendi maratoian

Korrikalari goierriarrak protagonista izan ziren XXIV. Zegama-Aizkorri mendi maratoian