338 korrikalari Axari Trail mendi proban

Kategoria ezberdinetako sarituak podiumean. /  M.C. ELORZA
Kategoria ezberdinetako sarituak podiumean. / M.C. ELORZA

M.C. ELORZA IDIAZABAL.

338 korrikalarik parte hartu zuten igandean Axari Trail mendi proban. Eguraldi zoragarria lagun, giro ezin hobean burutu zen. Gizonezkoetan, podiuma Ander Iñarra (2:09:49), Beñat Katarain (2:15:49) eta Jon Ugaldek (2:18:01) osatu zuten, eta beteranoetan aldiz, Manuel Unanue (2:33:30), Mikel Pujana (2:35:03) eta Guillermo Pinillosesk (2:42:15). Herritarrik onenak Ander Serrano (2:20:55), Sergio Serrano (2:20:55) eta Anartz Etxeberria (2:28:52) izan ziren.

Emakumezkoak

Emakumezkoetan aldiz, Oihana Azkorbeitia (2:34:43), Laida Elizegi (2:40:39) eta Maud Combarieu (2:42:22) izan ziren lehen hiru sailkatuak, eta beteranoetan berriz Maud Combarieu, Edurne Arakistain (3:32:47) eta Flor Yolanda (3:38:50).

Axari Txikin Iñigo Arias (1:22:01), Josu Imaz (1:22:03) eta Aritz Munarriz (1:22:44) gailendu ziren, eta kadeetan Oier Larrañaga (1:22:52), Julen Goenaga (1:29:35) eta Jon Zeberio (1:32:51).

Herritarretan artean, Asier Oiarbide (1:25:04), Jon Maiztegi (1:28:17) eta Iosu Telleria (1:31:59) nagusitu ziren mendi proban.

Axari Txikin nesken generalean Ane Iturria (1:37:57), Oihana Zubillaga (1:43:25) eta Ane Eizagirre (1:44:18) nagustiu ziren, eta kadeetan Ane Iturria, Irene Iturria (1:47:41) eta Ainhoa Unanue (1:51:20).

Bestalde, herritarretan, Maialen Aseginolaza (1:55:34), Elene Aseginolaza (1:58:48) eta Olaia Aguilar (2:09:20) igo ziren podiumera.

 

Fotos

Vídeos