Korrika Txiki handiaren bezperan

Korrika Txiki handiaren bezperan

Atzo arratsaldean egin zuten San Benito ikastolako haurrek Korrika Txikia. Lekukoa eraman zuten herriko kaleetan zehar eta amaieran, plazan, LH6ko ikasleek barruan zeraman euskararen aldeko mezua irakurri zuten. Ikasle zaharrenek Korrikako bideokliparen bertsio propioa ere egin zuten oholtza gainean. Eguraldia lagun, gogotik saiatu ziren denak, korrika, euskararen aldeko martxa 'txikian'.