Korrika larunbatean goizeko 3:29etan pasatuko da herritik

IMANOL ARRATIBEL AMASA-VILLABONA.

Korrikak bere 21.edizioa ospatuko du aurten 'klika' lelotzat hartuta. Hilaren 4ean Garesen abiatu eta 10 egun beranduago Gasteizen amaituko den lasterketa hilaren 13ko ordu txikietan igaroko da Villabonatik, goizeko 3:29etan, hain zuzen. Zizurkildik iritsiko da Korrika eta Zubimusu zubian pasako die lekukoa billabonatarrei. Bihar egingo dute Korrika festa eta hau izango da festaren egitaraua: 18:00 Patxin eta Potxin pailazoak, Berdura plazan. 19:00 Erraldoi eta Buruandiak, Besamotza konpartsa eta Loatzoko musikariekin. 21:30 Afari Herrikoia plazan. Jatekoa norberak eraman beharko du eta edateko sagardo kupelak egongo dira. Izena emateko: afariakorrika@gmail.com (afaltzera zenbat lagun joango diren zehaztu behar da, mahai eta aulki kopurua zehazteko). Izena emateko azken eguna gaur da.

22:30 Bertso Saioa, Berdura plazan: Ander Goikoetxea, Beñat Iguaran, Beñat Karrera, Iñaki Otaegi, Maddi Aiestaran eta Aritz Mujika. Gai jartzailea: Amaia Agirre. 23:30, Elektropapo Elektro-txarangaren kalejira Villabonako kaleetatik. 01:30 Kontzertua Gaztetxean, Onddo Gazte asanbladaren eskutik eta 3:29 Korrika Amasa-Villabonatik.

Gaur, Korrika txikia, 15:15ean

Zubimusu Ikastolak eta Fleming herri Eskola ekimen honekiko duen atxikimendua erabatekoa izanik, Korrika txikia antolatu dute ospakizun modura. Ekimen hau gaur burutuko dute, 15:15ean, eta gero txokolatada.

Hoy, confesión comunitaria

Los oficios religiosos correspondientes a la Semana Santa en la parroquia del Sagrado Corazón comienzan esta tarde, a las 19.00, con la confesión comunitaria. Continuará con la celebración del Domingo de Ramos, a partir de las 11.15 horas, Bendición de los Ramos en la plaza y entrada a la Iglesia. El Jueves Santo, día 18, se celebrará la conmemoración de la 'Cena del Señor', Eucaristía y Lavatorio de pies a partir de las siete.

El Viernes Santo, día 19, se desarrollará el Vía Crucis, desde Villabona a Amasa. El Sábado Santo se celebrará la solemne 'Vigilia Pascual, Resurrección de Jesús', a las 19.30 horas, en la Iglesia de Nuestra Señora de Arantzazu de Zizurkil.