Korrika girotze festa gaur egun osoan

YARZA

Ostegunean hasi zen Korrika eta Tolosaldera iritsi aurretik, Altzon Girotze jaia egingo dute gaur egun osoko egitarauarekin. 9:30ean herriko txistulariek diana joko dute herrian zehar eta 11:00etan giza-katea osatuko dute Santa Barbara ermitatik plazaraino eta mezua eskutik eskura igaroko da plazara iritsi arte. Bertan Artea taldeko dantzariek emanaldia eskainiko dute. 11:45ean parte-hartze jokoak antolatuko dira eta 12:30ean, hamaiketakoa eta Loatzoko trikitilarien emanaldia. Goiz guztian Altzoko Kilometroak batzordeko kideek postua jarriko dute materiala saltzeko.