Korrika gerturatzen ari da, eta ekitaldiz beteta dator

I. A. ZIZURKIL.

Gaur Korrika Txikia 15:30ean Zizurkilgo herrigunera joateko bidegurutzetik hasita, Zizurkilgo Zubimusu zubira iritsiko da lasterketa Zizurkilgo ikastetxe guztietako partaideek eta Uliazpiko kideek eskuz esku elkarri lekukoa pasaz. Ondoren, Korrikako irudiaren mosaikoa osatuko da parte hartzaile guztiekin Joxe Arregi plazan eta elkarrekin meriendatuz emango zaio amaiera. Bihar Korrika jaia eta Korrikari harrera, 20:00etan Korrika-afaria Joxe Arregi plazan (sarrerak salgai ohiko lekuetan). Afalostean. Peto-banaketa Korrikaren lekukoa eramango duten herriko elkarte eta eragile guztien artean. Musika eta dantza Oizeder Maio DJarekin. 03:20. Klika! Korrika! Adunako aldapan lekukoa hartuko dute zizurkildarrek eta 03:29an Zubimusun pasatuko die lekukoa billabonatarrei.