Borrar
Korputs jaietako kartela lehiaketa batekin aukeratuko da aurten ere

Korputs jaietako kartela lehiaketa batekin aukeratuko da aurten ere

Lanak aurkezteko azken eguna datorren astelehenean, hilaren 29an, izango da; kartel irabazleak 120 euroko diru saria jasoko du

NÚÑEZ

ANOETA.

Viernes, 26 de abril 2019, 00:18

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Anoetako udalak azken urteetan bezala lehiaketa bidez aukeratuko du Korputs jaiak irudikatuko dituen kartela. Edozein teknika erabili ahal izango da egiterakoan, baina formatuak laukia izan beharko du, gehienez 29,7 zentimetrokoa eta 'Anoetako Jaiak 2019' testua eduki beharko du. Diseinu digitalek 300 ppp erresoluzioa eduki beharko dute.

Bakoitzak gehienez hiru lan aurkeztu ahal izango ditu, guztiak originalak eta beste inon aurkeztu gabeak. Lanak aurkezteko azken eguna datorren astelehenean, apirilaren 29an, izango da. Jai Batzordeko kideak izango dira aurkeztutako kartelak baloratu eta irabazlea aukeratuko dutenak. Ezaugarri teknikoez gain, berdintasunaren gaia ere kontutan hartuko dute.

Lehiaketaren baitan bi maila antolatu dira, bata irekia eta bestea Anoetako Herri Ikastolako ikasleentzat. Ikastolako ikasleen arteko irabazleak Kuku Loren erabiltzeko 40 euroko txartela jasoko du. Kartel irabazleak, berriz, 120 euroko diru-saria jasoko du. Bi lanak Jai Batzordearen esku geratuko dira, eta gainerako kartel guztiekin batera erakusketa bat antolatzeko aukera izango du batzordeak.

Lehiaketaren baitan bi maila antolatu dita, bata irekia eta bestea ikasleentzatBakoitzak gehienez hiru lan aurkeztu ahal izango ditu, guztiak originalak eta beste inon aurkeztu gabeak

Udaleku irekiak

Beste aldetik, Anoetako udalak urtero bezala haurrentzako udaleku irekiak antolatu ditu uztailerako. HH1etik LH6 mailara arteko haurrek hartu ahal izango dute parte udalekuetan, ekainaren 24tik uztailaren 19ra. Haurrak goizeko 10:00etan elkartuko dira eta 13:00ak arte egongo dira, Ikastolan elkartuta. Ekintzak plazan, ikastolan edo kiroldegian izango dira, baina irteerak ere egingo dituzte.

Hamabostaldi batean edo bietan izena eman ahal izango dute haurrek. Hamabostaldi baterako prezioa 60 eurokoa izango da eta hilabete osoan parte hartuz gero 100 euro. Hala ere, matrikulazioan murrizpenak egongo dira: ehuneko 25a familia ugarientzat, murrizpen bereziak diru-sarrera baxuak dituztenentzat eta familia bereko bi haurrek edo gehiagok izena ematen badute, bigarrenetik aurrera ehuneko 15eko deskontua izango da. Kasu bakoitzean murrizpen bakarra aplikatuko da soilik, onena dena.

Izena emateko epea irekita dago jada udaletxean, ikastolan edota liburutegian. Horretarako azken eguna apirilaren 30a, hurrengo asteartea, izango da. Gainera, izena ematerakoan haurraren Osakidetzako txartelaren fotokopia aurkeztu beharko da.

Excursión a Milagro

El hogar del jubilado Alkartasuna Biltokia ha organizado una excursión a la localidad navarra de Milagro el próximo 13 de junio, jueves. De este modo, informan de que el autobús saldrá de Anoeta a las 9.00 de la mañana. Además, por la mañana visitarán la feria de Calahorra y la comida será en la finca taurina 'Montecillo'. Los asistentes a esta bonita excursión podrán disfrutar de un bingo y algunos bailables.

El precio de la salida a la localidad navarra de Milagro será de 34 euros. Las inscripciones ya están abiertas en la sede del Alkartasuna, todas las tardes a partir de las 18.00 horas.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios