Korputs eguna ospatuko dute bihar Legorretan

NÚÑEZLEGORRETA.

Ohiturari jarraituz, bihar Corpus Christi eguna ospatuko dute Legorretan. Horrela, 10:30ean haurrentzako lasterketa antolatuko da eta 11:30ean helduena. Lasterketak amaitutakoan guztientzako sariak banatuko dira. Gainera, egun guztian, herriko margotze ikastaroko ikasleek beren lanak erakutsiko dituzte elizako arkupean. 11:30etik 13:30era eta 17:00etatik 19:00etara.

Arratsaldean, berriz, 18:00etan XXX. ardo-dastaketa txapelketa izango da. Antolakuntzak 90 parte hartzailera mugatuko du partaide kopurua ekitaldia modu egokian egin ahal izateko. Ondoren, zahagi-ardoa egingo da ere. Jarraian, 19:30ean usadiozko meriendak egingo dira plazan. Iraunkorrak txarangak girotuko ditu jai-egunaren azken orduan goizaldera arte.