Ur kontagailuen irakurketa

A. GOIKOETXEA

Gipuzkoako Urakek jakinarazi du etzi, astelehenarekin hasiko dituela Orendainen aurtengo hirugarren hiruhilekoari dagozkion ur kontagailuen irakurketak. Etxetik kanpo aurkitzen diren herritarrek, irakurleak etxean utziko dien jakinarazpen zedula betez eman dezakete irakurketaren berri, kontagailuaren irakurketarik ez izateak euren hurrengo erreziboan eragina izan baitezake. Irakurketa horren berri emateko eskura dituzte Gipuzkoako Uraken bulegoak, 902302222 eta 943318602 eta www.gipuzkoakour.com atari digitala.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos