Kontagailu zahar edo matxuratuak aldatuko ditu Gipuzkoako Urakek

NUÑEZ LEGORRETA.

Gipuzkoako Urak enpresako langileak aste honetan hasiko dira Legorretan bigarren hiruhileko ur-kontagailuen irakurketak hartzen. Irakurlea pasatzen denean etxetik kanpo izanez gero, etxean utziko duen jakinarazpen zedula bete eta kontsortzioaren edozein bulegotara eraman edo 943318602 telefonoan edo www.gipuzkoakour.eus bulego birtualean jakinarazi beharko da. Era berean, irakurketetan aurkitu diren kontagailu zahar edo matxuratuak aldatzen hasiko dira. Aldaketa hauek ez dira kobratuko.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos