Borrar
Gaizki botatako hondakinak konpostgunean.
Konpostean agertutako hondakinak salatu ditu Lizartzako Udalak
Lizartza

Konpostean agertutako hondakinak salatu ditu Lizartzako Udalak

Hondakinak botatzerakoan arreta berezia jartzea eskatzen die, «batzuen hutsak ondo egiten duten gainerakoen esfortzua hondatzen baitu»

Amaia Núñez

Lizartza

Martes, 7 de enero 2025, 20:56

Lizartzako Udalak jakinarazi du urtea hastearekin batera herriko auzo konpostagailuan materia organikoaz gain bertan egotea ez dagozkion hainbat hondakin agertu direla, besteak beste plastikoak eta haurren pardela erabiliak. Udalak hondakinak edukiontzietan botatzerakoan arreta berezia jartzea eskatzen die herritarrei, «ba-tzuen hutsak ondo egiten duten gainerakoen esfortzua honda-tzen baitu».

Gimnasio berria

Urte honetarako proiektuen baitan, gimnasio berria jarriko du martxan Lizartzako Udalak. Urtarrilaren amaierarako irekitzea aurreikusten dute.

Gimnasioa egunero irekiko da, astelehenetik igandera, goizaldeko 06:00etatik gaueko 22:00ak arte. Erabiltzaile bakoitzak giltza elektronikoa edukikko du instalazioetara sartzeko. Giltza pertsonala izango da eta beste persona bati ezin izango zaiona utzi. Erabiltzaileek dutxak erabiltzeko aukera izango dute. Bazkideek urtero 72 euroko kuota ordaindu beharko dute, edota 25 euro hiru hilabeteko.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Konpostean agertutako hondakinak salatu ditu Lizartzako Udalak