
Tolosa Goierri
'Klik belaunaldia' dokumentalarekin hasiko dute maiatzeko kultur agendaSecciones
Servicios
Destacamos
Tolosa Goierri
'Klik belaunaldia' dokumentalarekin hasiko dute maiatzeko kultur agendaAmaia Núñez
ASTEASU.
Lunes, 5 de mayo 2025, 20:26
Ekitaldi ugari antolatu dituzte maiatzeko kultur egitarauaren baitan. Santa Kruz jaien ondoren, ostegunean ekingo diete hilabete honetako ekitaldiei. Hilaren 8an, Asteasuko Altxa Burua taldeak antolatuta 'Klik belaunaldia' dokumentala proiektatuko dute ikus-entzuneko gelan 17:30ean. Pantailen eta sare sozialak lantzen ditu eta, ondoren, kafe-tertulia egingo dute.
Larunbatean, berriz, Mundu Bat Asteasun egitasmoak harrera-saioa egingo du. 11:00etan Asteasura bizitzera etorri direnei ongi-etorria egingo zaie eta egitasmoa aurkeztu. Ondoren, kultur etxeko eta Lizardi eraikineko zerbitzuak ezagutzeko aukera izango dute. Amaitzeko, udaletxean harrera instituzionala egingo zaie.
Era berean, larunbat arratsaldean Luis Mari Bengoa kazetari eta herri kirolen sustatzaileari omenaldia egingo zaio pilotalekuan egingo den herri-kirol saioan, 18:00etan. Iganderako, berriz, Udalaitz mendira irteera antolatu du Xiri-miri kultur taldeak.
Datorren astean ere egongo dira ekitaldiak. Maiatzaren 15ean, San Isidro eguna ospatuko da. Goizeko 11:00etan meza eskainiko da eta, ondoren, herriko haurrek kirol erakustaldia egingo dute plazan. Jarraian, barrikotea egongo da, trikitilariek girotuta. 14:00etan bazkaria egongo da Iturriondon. Txartelak 30 eurotan daude salgai Iturriondon bertan. Bazkalostean, Oihana Iguaran eta Jexux Mari Irazu bertsolariek eta Larraitz eta Mikel trikitilarien saioa izango da.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
No te pierdas...
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.