Tolosa Goierri
Kirola nagusi izango da apirilean zehar hainbat ekitaldirekinSecciones
Servicios
Destacamos
Tolosa Goierri
Kirola nagusi izango da apirilean zehar hainbat ekitaldirekinAmaia Núñez
irura.
Lunes, 7 de abril 2025, 20:15
Apirilean kirola izango da nagusi. Ekitaldi batzuk egin diren arren, datorren asteburuan ekintza ugari egingo dituzte Iruran, bai gazte baita helduentzat ere. Bihar, asteazkena, adinekoei zuzendutako gimnasia saioa egingo da arratsaldeko 17:45ean Ametsa Trinketean. Karmele Gurrutxagak eskainiko du saioa, eta nahi dutenek eserita egiteko aukera izango dute.
Bestalde, aurreikusita zeuden ekintzen artean, lodifobiari aurre egiteko tailerra atzeratu egin behar izan dute, eta ez dute bihar egingo. Data berria zehazten dutenean jakitera emango dute Udaletik.
Ostiralean, berriz, Kirol Saltsa antolatuko dute frontoian LH3tik LH6ra bitarteko ikasleentzat 17:00etan. Futbolean, saskibaloian, skate-irristaka eta xarean arituko dira taldeka. Ondoren, Gipuzkoako Xare Txapelketako nagusien mailako finala jokatuko dute 19:00etan Trinketean.
Larunbatean, haurrentzako yoga saioa gidatuko du Silvia Mariak Udaletxeko ganbaran. Ordubeteko bi txanda egingo dira, 10:30ean eta 12:00etan. Parte hartzaileek esterila eraman beharko dute. Arratsaldean, Irurako Herri Krosa antolatuko dute. Haurren lasterketa 16:00etan egingo dute, eta helduena 17:00etan. Helduentzako izena emateko epea irekita dago kronoak.com helbidean 5 eurotan. Egunean bertan ere egongo da apuntatzeko aukera, 15:45ak arte plazan, 7 eurotan. Haurrek ikastolan izena eman beharko dute eta egunean bertan plazan, doan.
Astea amaitzeko, Real Sociedad Fundazioaren puzgarriak egongo dira igandean San Migel plazan goiz zein arratsaldez.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
El humilde y olvidado Barrio España: «Somos como un pueblecito dentro de Valladolid»
El Norte de Castilla
Publicidad
Publicidad
No te pierdas...
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.