Kirol txapelketen finalak jokatu ziren festetan

Kros txapelketa eta pilotako garaileak. / BELÉN PARRA
Kros txapelketa eta pilotako garaileak. / BELÉN PARRA

BELÉN PARRAOLABERRIA.

San Joanak bukatu dira eta txapelketa ezberdinetako irabazleek sariak jaso zituzten. . Saskibaloi Txapelketako Mini Mutilak kategorian Ujea taldeak irabazi zion Bolontxoak taldeari, 24-20. Mini Neskak kategorian irabazleak NBA Girls izan ziren, Basket Parc 8 - 12 NBA Girls. Eta Haundiak kategorian, Mutilak Taldea izan zen irabazlea, 24-17 Neskak Taldearen aurka.

Jubenil mailako XXX. Gipuzkoako Txirrindulari itzuliaren bigarren etapa Olaberrian izan zen eta Igor Arrieta izan zen irabazlea.

Bestalde, San Joanetako Gaztetxoen pilota txapelketako finalak jokatu ziren. Lehenengo finala Aingeru Perezek- Xiker Soriok eta Xanet Aranburuk - Ibai Sesek jolastu zuten. Lehenengo partea eskuz jolastu zuten eta honetan Aingeruk eta Xikerrek irabazi zuten 12-10, eta bigarren partean, pilotaz, Xanetek eta Ibaiek irabazi zuten. Tanto batengatik, Aingeru eta Xiker izan ziren irabazleak.

Bigarren finala, paleta larruz jolastu zuten, Iker Garridok-Xabier Sanchezek eta Asier Martinezek eta Xabier Naldaizek eta azkeneko hauek izan ziren irabazleak, 28-35.

XXXII Arkupe Pala Txapelketako finala Xabier Naldaizek- Jokin Arratibelek eta Oier Azketak - Eneko Etxeberriak jolastu zuten paleta gomaz. Honetan lehenengoak izan ziren irabazleak, 17-35. Partida honekin, Naldaizek bigarren txapela eraman zuen.

Larunbatean sarigabeko beste zenbait jolasak ere izan ziren. Alde batetik jubilatuek haur eta nerabeentzako jolasak prestatu zituzten eta segidan merienda eman zieten. Eta ondoren, aizkolari (Iñaki Azurmendi eta Ugaitz Mugerza) eta harri jasotzaile (Jon Gisasola eta Karmele Gisosola) profesionalekin batera herriko haur, gazte eta helduak, bi taldetan banaturik, herri kirol saioa eskaini zuten.

Igandean, emakumeak paleta larruz eta erremonteko profesionalen partida izan zen. «Ikuskizun bikaina eta bi partidu eder izan ziren», antolatzailek ziotenez. Lehenengo emakumeen txanda izan zen, Amaia Irazustabarrena-Maider bikoteak Huici Leire Galdos-Maider Mendizabalen aurka jolastu zuten eta lehenengoak 35-33 irabazi zuten. Erremontean, Ansa II-Barrenetxea IV bikoteak Urriza-Endika bikoteari irabazi zion 35-31.

Krosen, 3 eta 6 urte bitarteko kategorian, Eneko Agirre lehenengoa izan zen, bigarren, Ihintza Ojanguren eta hirugarren, Joar Cuadrado. 6-9 kategorian, Irabazlea Aritz Maiora izan zen, ondoren Amets Zabala sartu zen eta hirugarren, Xanet Aranburu. 9-10 kategorian, Markel Amoztegik irabazi zuen lasterketa, Intza Arrondo bigarrena izan zen eta hirugarrena Arkaitz Maiora izan zen. Kross mixtoan, Iñigo Aguirre eta Irati Mosteiro izan ziren irabazleak.

Erakusketa

Joskintza eta eskulanen erakusketam atzotik igandera arte dago ikusgai arratsakdeko 4:00etatik 8etara Ihurreko erretiratuen lokalean.