Borrar

Tolosa Goierri

Kirol Asteko ekintzetarako izena ematea irekita dago

A. N.

larraul.

Viernes, 2 de mayo 2025, 20:07

Datorren astean Kirol Astea ospatuko da Larraulen. Ohi bezala, kirol modalitate ezberdinen inguruan ikasi eta probatzeko aukera egongo da. Parte hartzeko ezinbestekoa da aurrez izena ematea, 634 289 327 telefonora deitu edo WhatsApp mezua bidalita.

Hiru egunetan bost ekitaldi izango dira, datorren ostegunetik igandera bitartean. Maiatzaren 8an, boleibolean aritzeko aukera egongo da, Neskide taldeko kideekin, 18:00etan frontoian. Hilaren 10ean, berriz, bi saio egongo dira. Goizean, Nordic walking tailerra egingo da Oria Ibarra taldearekin frontoian 10:00etan eta bukaeran, irteera bat ere egingo dute parte hartzaileek. Arratsaldean 'Kirolen txokoak' antolatuko dituzte Gure Plaza Txo! ekimeneko kideek parke berrian 17:00etatik aurrera.

Maiatzaren 11n, igandearekin, yoga aulkian tailerra emango du Nekane Santamariak Urkipen 10:00etan. Ondoren, oreka eta akrobazia saioa izango da Txitatokiko lagunekin parke berrian goizeko 11:30ean.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Kirol Asteko ekintzetarako izena ematea irekita dago