Kirol astea antolatzeko bilera, gaur arratsaldean

NÚÑEZ

Aurten ere Kirol Astearen edizio berri bat antolatu nahi da Larraulen, laugarrena jada. Egitaraua prestatzeko gaur asteazkena, bilera egingo da 19:00etan hasita liburutegian. Herritar guztiak gonbidatuak daude bileran parte hartzera, guztien proposamenekin egitaraua osatu ahal izateko.