Kirgizistan, gaur Mendi Astean

YARZA

Amezketako Mendi Astearen baitan 'Denbora izeneko leku bat' hitzaldia eskainiko du Joseba Iztueta gabiriarrak. Kirgizistango Lenin eta Khan Tengri mendietara egindako igoerak azalduko ditu hitzaldian, zuzeneko musikarekin lagunduta. Emanaldia 19:30ean hasiko da Kultur Etxeko areto nagusian.