Jon Kepa Kortajarena bigarren Espainiako 15 urtez azpikoen txapelketan

Jon Kepa Kortajaera./
Jon Kepa Kortajaera.

Lehen postua oso gertu izan zuen Danok Danena halterofilia taldeko kirolari gazteak Madrilen jokatu zen lehian

IMANOL ARRATIBEL AMASA-VILLABONA.

Espainiako 15 urtez azpikoen txapelketan, bigarren postua lortu zuen Jon Kepa Kortajarena zizurkildarrak -Danok Danena Halterofilia-, 50 kilokoen mailan. Lehen postua oso gertu izan zuen kirolari gazteak, eta talde osoak, zorionik beronik beroenak helarazi dizkiote, egindako denboraldiagatik.

Ekainaren 22an jokatu zen Madrilen Espainiako 15 urtez azpiko txapelketa. Gertu izan zuen urrea Jon Kepak. Lastima izan zen, 2 denbora modalitatean, kilo bat gehiago altxa izan balu, txapeldun izango baitzen. Egun berean, arratsaldez, Galdakaon, Euskadiko banakako eta taldekako txapelketa absolutoa ospatu zen, eta ondorengoak izan ziren emaitzak: Neskak: 1. postuan, Gipuzkoa: Susana Davila, Naiara Madrid, Nalu Herranz, Goretti Amonarriz, Ainhoa Larramendi. Banakakoak: 1. Susana Dávila eta 3. Naiara Madrid. Mutilak: 1. postuan Gipuzkoa: Jon Sasiain, Asier Gallego, Imanol Zulaika, Mikel Alvarez, Alejandro Tomás, Jon Ander Iriarte, Jose A. Barrera, Aitor Tecedor. Banakakoak: 1. Mikel Alvarez; 2. Jon Sasiain eta 3. Jose A. Barrera.

Honenbestez, Espainiako Absoluto txapelketarako sailkatuak ondorengoak dira eta A Coruñan izango dira uztailaren 20tik 22ra: Naiara Madrid, Susana Dávila, Ainhoa Larramendi, Mikel Alvarez, Jon Sasiain, Imanol Zulaika, Jose A. Barrera, Jon Ander Iriarte eta Alejandro Tomás.

Aplicaciones en euskera

Desde el Departamento de Euskera del Ayuntamiento, se ha compartido en la página web municipal una amplia y variada selección de apps en euskera organizadas por la Fundación Azkue, en las que se pueden encontrar juegos y cuentos para niños.

La idea es potenciar el uso de este tipo de recursos en euskera en un momento -el de las vacaciones de verano- en el que aumenta considerablemente el uso de dispositivos móviles (teléfonos, tablets etc.). http://villabona.eus/eu/albisteak/1739-uda-honetan-gailuetan-euskarazko-app.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos