Tolosa Goierri
Karstaren garrantzia ezagutzera emango du Inma Mugertzak biharHidrogeologoak mota honetako eremuen zaurgarritasuna eta ingurumenarekiko duten sentiberatasuna azalduko ditu hitzaldian
Amaia Núñez
AMEZKETA.
Miércoles, 12 de marzo 2025, 19:54
'Karstaren bihotzean barrena' hitzaldia eskainiko du Inma Mugerza hidrogeologoak bihar ostirala, Pernando Amezketarra Kultur Etxean, Buruntzunzin eta Lurpea Garbi elkarteek eta Amezketako Udalak elkarlanean antolatuta. Hitzaldia 18:00etan hasiko da eta interesa duten guztiei irekita egongo da.
Mugerzak eremu karstikoen funtzionamendua azalduko du aurkezpenean, baita horien zaurgarritasuna eta ingurumenarekiko duten sentiberatasuna. Gainera, bertan egiten diren jarduerek, bereziki lurrazpiko uretan eta kobazuloetako ekosistemetan, izan dezaketen eragina aztertuko du. Ekimen hau karstaren berezitasunak hobeto ulertzeko aukera izango da, ingurumenaren zaintzaren garrantzia azpimarratuz.
Bartolome deuna kalea
Gaurtik aurrera Bartolome Deunaren kalean saneamendu lanei dagozkion asfaltatze lanak hasiko dira. Paper fabrikatik hasiko dira eta beheruntz egingo dituzte lanak. Gaur eta bihar fresaketa-lanak egingo dituzte, astelehenean asfaltoa bota ahal izateko. Horregatik, lurra gastatzen ariko direnez, airera aterako diren hormigoi zatiek ahalik eta kalte gutxien ekiditeko, Bartolome deuna kalean ibilgailuak erretiratzea eta ez aparkatzea gomendatu dute.
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.