KarmeleArruabarrena izango da EAJ-ren hautagaia alkatetzarako

Karmele Arruabarrena. /  A.E.
Karmele Arruabarrena. / A.E.

A. ETXEBERRIA SEGURA.

Karmele Arruabarrena izango da EAJ-PNV-ren hautagaia alkatetzarako maiatzaren 26ko hauteskundeetan. Azken legegintzaldian alderdiko zinegotzia izan da Karmele eta berarekin batera hautagaien zerrenda hauek osatuko dute: Jose Maria Muñoa, Kruz Alberto Rekondo, Xabier Olaziregi, Erik Karro, Ander Egaña, Pello Agirrezabal, Marga Martin, Manu Errezola, Ramon Leturia eta Jose Aristimuñok.

Hurrengo legegintzaldirako prestatu duten programari dagokionez, zaborren bilketan aldaketak egitea proposatzen da, bai hirigunean zein baserri eremuetan; herri barruko trafikoa kamerarik gabe antolatzea; goiko portalean obra egitea autobusaren ibilbidea Zerkaldetik bideratu ahal izateko; adinekoei arreta berezia eskaintzea; komun publikoak jarri eta futbol zelaiko aldagelak berritzea; herriko garbiketa hobetzea; baserria, basozaintza eta partzonerian hobekuntzak bultzatzea; etxebizitzen inguruan galdeketa egitea; markesaneko lorategiak herritarrei irekitzeko Alustizakoekin harremanak mantentzea; kultura, euskara, kirola eta festak bultzatzea, edo bizikidetza eta adiskidetzea lantzea.