Borrar
Pasa den urteko podioa, lasterketa ostean. S.T.E.
Kadete mailako lasterketa jokatuko da bihar arratsaldean

Tolosa Goierri

Kadete mailako lasterketa jokatuko da bihar arratsaldean

J. ZABALA

SEGURA.

Jueves, 1 de mayo 2025, 20:10

Txirrindulari Elkarteak 2025eko egutegiko hirugarren proba antolatuko du bihar, maiatzaren 3ean, Kadete mailako txirrindularientzat. Urtero bezala, lasterketa Santikutzen bueltan egingo da, eta hasiera eta amaiera Germanenean izango ditu. Parte hartzaileek 58,5 kilometroko ibilbidea osatu beharko dute, ibilbide gogor eta aldapatsu baten barruan.

Lasterketa 16:00etan abiatuko da Seguran eta 17:40ak aldera amaitzea espero da. Ibilbidearen lehenengo zatian, txirrindulariek Segura eta Zegama artean joan-etorria egingo dute, ondoren Iurretik Ormaiztegira igarotzeko. Handik Gabiriako bide zaharrean sartuko dira, eta berritik itzuliko dira berriz Ormaiztegira eta Segurara.

Bigarren zatia are gogorragoa izango da, pelotoiak berriz ere Iurretik abia- tuta Ormaiztegira iritsiko baita, eta azken kilometroetan Liernia eta Zerain igo beharko dituzte. Lierniko mendatea helmugatik 11,5 kilometrora eta Zeraingoa 4,5 kilometrora izango dira, probaren zatirik erabakigarrienetakoak bihurtuz.

Aurten 150 ziklista baino gehiago izango dira irteeran, eta euren artean izango da herriko txirrindularia den Eritz Sodupe, etxe-koen animoak jasoz. Lasterketa behar bezala antolatzeko, elkarteak 50 boluntario inguru beharko ditu, batez ere bidegurutzeetan segurtasuna bermatzeko.

Parte hartu nahi duten herritarrek Segurako Txirrindulari Elkarteko kideekin harremanetan jarri beharko dute antolakun-tzan laguntzeko. Azkenik, Segurako Txirrindulari Elkarteak eskerrak eman dizkie proba hau antolatzen laguntzen duten boluntario eta babesle guztiei, haien ekarpenik gabe ezinezkoa izango baitzen horrelako proba bat aurrera eramatea.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Kadete mailako lasterketa jokatuko da bihar arratsaldean