Jubilatuen elkarteko batzarra asteartean

A. ETXEBERRIA SEGURA..

Jubilatu eta Pentsiodunen Elkartean batzarra egingo dute datorren asteartean, maiatzaren 21ean. Kultur etxean izango da bilkura, 18.00etan hasita. Batzarrean jorratuko diren gai nagusienen artean, 2018ko ekintzen berri ematea izango da lehenengoa. Bigarrengo puntuan iazko diru kontuen berri emango da eta, hirugarrengoa, 2019rako aurreikusten diren ekintzen berri ematea izango da. Batzarkideek eraman ditzaketen beste kontu batzuk eztabaidatu ondoren, mokadutxo bat izango da amaieran bertaratuentzat. Batzarrean azalduko diren gaien garrantzia jakinda, batzarrean parte hartzeko deialdia luzatzen zaie jubilatuei.

Txangoa Kantabriara

Jubilatuen elkarteak antolatuta, txangoa egingo da maiatzaren 29an Kantabria aldera. Goizeko 9etan irten eta Santoñara zuzenduko dira. Bertan goiza pasa ondoren, Islares-en bazkalduko da, arratsaldea Castron igarotzeko. Txangoa 30 euro kostako da. Joateko asmoa dutenek, astearteko batzarraren amaieran izena emateko aukera izango dute.

Mendizaleak Gorbeian

Mendi sailak eta herri eskolak antolatzen dituzten mendi irteeren barne, azken txangoan Gorbeiara joan ziren. Eguraldi onaren laguntzarekin, koadrilatxo polita elkartu zen eta asko gozatu zuten ibilaldian zehar.