Jubilatuen bazkarirako izen-ematea

NÚÑEZLARRAUL.

Aiztondoko 60 urtetik gorako herritarrentzako bazkaria antolatu da, aurten Larraulgo Ostatuan egingo dena. Bazkaria uztailaren 21ean, igandean, izango da eta jangelako muga de la eta, gehienez 45 pertsonek parte hartu ahal izango dute.

Ostatuan dastatuko duten menua ondorengoa izango da: ongietorria zizka-mizka Iberiar urdaiazpikoarekin, txangurru- eta barazki-hostorea amerikar saltsarekin eta, arroza txirlekin; bigarren platera aukeran: legatza brasan eginda, barazkiak parrilan eta txirlak txakolinean irekiak, edo idi solomo baxua brasan egina. Postrerako sagardo sorbetea eta gazta tarta dastatuko dira. Edaria eta kafea barne 25 euroko prezioa izango du pertsonako.

Izena emateko epea irekia dago jada, 634.289.327 telefonoan, goizez 9:30etik 13:00etara eta arratsaldez 16:00etatik 18:00etara.