Jubenilen txirrindulari proba gaur

A. ETXEBERRIA

Gurutze Deunaren XLIV. Txirrindulari Proba jokatuko da gaur arratsean. Jubenil mailakoa eta Jabier Ormazabalen oroimenekoa, arratsaldeko 16.00etan abiatuko da lasterketa, Txirrindulari Elkartearen antolakuntzarekin. Ibilbidea 80 kilometrokoa izango da eta 18.00etan aurreikusten da lehen txirrindularien helmugaratzea. Lierni izango dute zailtasun nagusia lasterketan, hiru aldiz igo beharko dutena. Lehen sailkatuarentzat ez ezik, taldekako eta mendiko sariak egongo dira.

 

Fotos

Vídeos