Borrar
Las diez noticias de la jornada

Tolosa Goierri

Joxe Mari Otermin omenalduko dute igandean egindako lana eskertzeko

Amaia Núñez

amezketa.

Miércoles, 4 de junio 2025, 20:27

Azken hamarkadetan Amezketako historia jaso, idatzi eta bizirik mantentzearen alde lan egin du Joxe Mari Oterminek. Bere «lan isil eta nekaezina» eskertzeko omenaldia egingo dio Amezketako Udalak.

Igandean egingo dute ekitaldia, 12:00etan, Pernando Amezketarra Kultur Etxean. Oterminen memoria historikoa bideo baten bidez erakutsiko da jendaurrean. Ondoren, Zazpi iturri elkartean mokadutxoa eskainiko dute.

Udaleku irekiak

Aurten ere nerabeentzako udako eskaintza antolatuko du Amezketako Udalak. Ekainaren 25etik uztailaren 15era bitartean zortzi saio edo irteera egingo dira, besteak beste, Beasaingo igerikura, filme proiekzioa, Olaberriako kartingera, Ugartera, errotara, eta abar. Era berean, uztailaren 21etik 23ra Buruntzunzinera hiru eguneko irteera egingo dute.

Gazte bakoitzak nahi adina ekintzetan parte hartu ahal izango du, betiere, beharrezko baimenak eta ordainketa epe barruan egiten badira. Izena emateko galdetegia udalaren webgunean dago eskuragarri. Horretarako azkeneko eguna bihar ostirala, ekainaren 6a, izango da. Informazio gehiagorako Gazteriako telefonora deitu beharko da, 688 711 675 telefono-zenbakira.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Joxe Mari Otermin omenalduko dute igandean egindako lana eskertzeko