Josune Landa da Garai Berriak taldeko alkategaia

Garai Berriak taldeko kideak. / NÚÑEZ
Garai Berriak taldeko kideak. / NÚÑEZ

Zortzi proposamen zehatz egin dituzte herria biziberritzeko

NÚÑEZ BIDANIA-GOIATZ.

Azken lau urteetan lortutako esperientziaren ondoren, Garai Berriak hautets-taldea bigarrenez aurkeztuko da Bidania-Goiazko Udalerako hauteskundeetara. Josune Landa buru du ideologia eta adin desberdinetako herritarrek osatzen duen zerrendak. Berarekin batera daude Aingeru Senperena, Javier Lugea, Carlos Losa, Maixa Iraola, Iñaki Orbegozo eta Aitor Galarraga.

Zortzi proposamen zehatz egin dituzte herria biziberritzeko, besteak beste, baserri bideak hobetzen jarraitzea, etxebizitzak sustatzea eta hutsik dauden baserrietarako irtenbidea bilatzea, Goiazko Ostatuari eta Bidaniko Kontsejuaren bideragarritasuna bermatzeko ekintzak sustatzea, eta Udaletxearen eraberritzeari heltzea irisgarritasuna zein zerbitzuak hobetzeko. Gainera, ez dute ahaztu nahi lehen sektoreak herrian duen garrantzia, baita euskara eta kultura sustatzeko herriko elkarteekin elkarlanean aritzea.