Joseba Aurkerenaren hitzaldia gaur III. Mitoaldiaren baitan

El Diario Vasco
EL DIARIO VASCOATAUN.

Aste honetan Ataunen III. Mitoaldia ospatzen ari da Jentilbaratza Kultur Elkarteak antolatuta, Joxemiel Barandiaran museoaren laguntzarekin eta Ataungo udalaren babesean. Hitzaldiak, ibilaldi gidatuak, ipuin kontaketak edo ume eta gaztetxoentzat tailerrak burutzen ari dira.

Horrela, egun hauetan udalekuetako taldeentzat mitologia lantzeko tailer bereziak antolatuko dira Barandiaran Museoan, txikienak mundu mitologikoan murgil daitezen.

Gaur, Joseba Aurkerena irakasle eta idazleak 'Barandiaran eta mitoak' hitzaldia eskainiko du Barandiaran Museoan 19.00etan. Gurasoengandik etorri zaizkio bizitzan izan dituen bi zaletasun handiak Aurkerenari, aitaren aldetik historiarekikoa eta euskal mitoarekikoa amaren aldetik. Donostian historia ikasketak egin zituen eta lanbidez irakasle aritu izan da, eta hainbat liburu idatzi ditu, gai nagusiak euskal historia, etnografia eta mitologiakoak izan direlari.

Ataungo III. Mitoaldiari amaiera larunbatean emango zaio, VIII. Gau Ibilaldi Mitologikoarekin. Sarrerak aurrez hartu behar dira www.jentilbaratza.eus atarian eta Ataungo ohiko lekuetan, plaza mugatuak izango dira eta.