Jose Inazio Insaustik irabazi zuen ehiza txapelketa

Ehiztari sarituak. /  A.E.
Ehiztari sarituak. / A.E.

A. ETXEBERRIA SEGURA.

Jose Inazio Insaustik irabazi zuen Partzoneriko lur sailetan jokatu zen Herriko Ehiza Txapelketa. Eguraldi onaren laguntza izan zuten aurtengoan ehiztariek, Txoritegi elkarteak antolatzen duen lehiaketa burutzeko. Garailea Jose Inazio Insausti izan zen 4 eperrekin. Bigarren Pako Muñoa sailkatu zen 3 eperrekin eta hirugarren Joxe Mari Agirre beste hiru eperrekin. Beteranoetan Pako Muñoa bera izan zen irabazlea. Hiru ehiztari hauekin batera, Igor Olaran sailkatu zen bailarako txapelketara, kontrolean hiru eper aurkeztuta. Urtero bezala, lagunarte bikainean burutu zuten lehiaketa ehiztariek. Bazkaria egin zuten gero Txoritegi elkartean. Elkarteak eskerrak eman nahi dizkie lehiaketaren antolakuntzan parte hartu duten guztiei.

Ehiza denboraldia amaituta, oilagorretako txartelak itzultzea eskatzen da. Martxoaren 5etik 9ra egin ahalko udaletxean. Kotxeen-tzako baimenak ere itzuli egin behar dira, udaletxean bertan.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos