JOSE INAZIO INSAUSTI, TXAPELDUN

JOSE INAZIO INSAUSTI, TXAPELDUN

Jose Inazio Insausti herritarrak irabazi du Goierriko Ehiza Txapelketa. Beasaingo Aitz-Zorrotz, Ordiziko Azari, Zaldibiko Gaztelu, Idiazabalgo Otsoa, Zegamako Karraztarro eta Segurako Txoritegi elkarteek antolatuta egin da lehiaketa, Araban. Hamar eper ehizatuta irabazi zuen lehiaketa Aixkuetak. Asier Landa eta Arkaitz Garmendia sailkatu ziren bigarren eta hirugarren postuetan. Beteranoetan Jose Luis Iparragirrek irabazi zuen eta Jose Mari Munarriz izan zen bigarrena. Gazteetan Mendotzeko Axier Alustizak irabazi zuen. Urrian jokatuko den Gipuzkoako Txapelketarako sailkatu dira.