Jolasak eta dantza-soka, Lizartzako jaietan

Nahi adina jolas egin zuten Txantxariekin. /
Nahi adina jolas egin zuten Txantxariekin.

YARZA LIZARTZA.

Lizartzako herritarrek giro onean ospatu zituzten atzo herriko jaiak. Goizean, eguraldian lagun haurrek nahi adina jolas egin zuten Txantxariak taldearen eskutik. Haurrak eta gaztetxoak gustura aritu ziren dantzan eta jolasean, eta gurasoak ere animatu ziren seme-alabekin batera parte hartzera.

Arratsaldean, berriz, ohitura den bezala dantza-soka dantzatu zuten plazan, herriko musikariez lagunduta. Aurtengoan herriko neska gazteek dantzatu zuten. Herritar ugari inguratu zen plazara dantza-soka ikustera eta gogoz txalotu zituzten dantzariak.

Jarraian, sagardo-dastaketa egin zen plazan bertan. Bertara hurbildu ziren herritarrek zein bisitariek zazpi sagardo ezberdin dastatu ahal izan zituzten txorizo eta gazta pintxoez lagunduta.

Gaurko egitaraua

Gaur, igandean, goizeko 9:30ean, Lizartzako gaiteroek diana joko dute. 11:00etan haurren arteko pilota partiduak jokatuko dira frontoian, eta 12:30ean, Santurtziko Mendi Alde eta Lizartzako Otsolar dantza-taldeek emanaldia eskainiko dute.

Arratsaldeko 16:30ean, haurrentzako ur-jolasak izango dira eta 17:00etan mus txapelketa antolatuko da. Jaiei amaiera emateko, 18:00etan herri-kirol erakustaldia egingo da plazan.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos