Joku txapelketaren ostean, Jubilatuen elkarteak batzarra deitu du gaurko

Jubilatu elkarteko bazkideak, joku txapelketako irabazleekin tartean. / ELORZA
Jubilatu elkarteko bazkideak, joku txapelketako irabazleekin tartean. / ELORZA

M.C. ELORZA IDIAZABAL.

Jubilatuen elkarteak batzarra antolatu du gaurko. Arratsaldeko 17:00etarako luzatu dute deia. Hay izango da batzarraren gair zerrenda: lehendakariaren hitzak; azken batzarreko akta irakurri eta onartu, ondo irizten bada; 2018an egin diren ekintzei errepasoa; 2019rako ekintzen azalpena eta ba-tzordearen berritzea eta galdera eta erreguak. Bukaeran mokadutxoa egingo da.

Joku txapelketa

Jubilatuen elkartean beti dago zerbait. Aurten ere Joku Txapelketa egin da eta hauek dira emaitzak. Eskoban, irabazleak Mª Jesús Lapizondo eta Isabel Telleria. Bigarrenak, Mari Luz Ormazabal eta Anastasia Egiguren.

Punttun Juli Imaz eta Isabel Alustizak irabazi dute, eta bigarren Mª Jesús Lapizondo eta Isabel Telleria izan dira.

Seiko urrean, Mª Jesús Lapizondo eta Isabel Telleria gailendu dira, Mari Carmen Ayerdi eta Pepi Iparragirreren aurretik.

Txintxonean aldiz, Pakita Ibarbiak irabazi du eta Juli Imaz izan da bigarren.

Musean, Santi del Olmo eta Juan Lizarralde gailendu dira, Lukas Eziolaza eta Jose Alustizaren aurretik.

Tokan, Jesús Mari Insausti eta María Jesús Lapizondo izan dira garaile, eta Luis Goiburu eta Pepi Iparragirre, bigarren.

Irabazleek kopa bana jaso zuten, familia argazkia atera eta parte hartzaile guztiek afaria egin zuten giro bikainean.

Hiru taldeak kanpoan

Bai Reformaseko lehen mailako senior mutilek gaur 20:00etan jokatuko dute ligako 21.jardunaldia Lauburu Berazubi Fisioterapia taldearen aurka Ibarrako Belabieta kiroldegian.

Senior neskek ere kanpoan jokatuko dute, kasu honetan 22:00etan Eskoriatzaren aurka Manuel Muñoz kiroldegian. 3. mailako senior mutilek larunbatean jokatuko dute, arratsaldeko 16:00etan, Arantzazuko Ama Aluminios Donosti taldearen aurka, Loiolako Arantzazuko Aman.

Pasa den asteburuan Bai Reformas senior mutilek 3-4 galdu zuten Lezoren aurka. Golegileak Mikel Aranburu 'Kuzta' (1), Igor Diez (1)eta Xuban Telleria (1) izan ziren. 3. mailako mutilek 5 eta 8 galdu zuten, Donostiaren aurka. Golegileak Eneko Etxeberri 'Etxebe'(2), Jon Mendizabal (2) eta Aitor Urteaga 'Antti'(1) izan ziren.

Neskek Anoetari 6 eta 2 irabazi zieten. Oihane Unanue (3), Ane Altolagirre(1), Nerea Altolagirre (1)eta Irati Iparragirre (1) izan ziren golegileak.