Jokin Askarai infantila, txapeldun Ezkaraien

Lapkeko Jokin Askarai, garaikurrarekin Errioxan. /  A.A.
Lapkeko Jokin Askarai, garaikurrarekin Errioxan. / A.A.

Lazkaoko pilotalekuan partidak lehiatuko dira gaur 18:00etan hasita

AINARA ALARCIA LAZKAO.

Lazkaoko pilota eskolako gazteak hainbat lehiaketetan murgildurik jarraitzen dute, baita Aste santuan ere, hauetako bat izan delarik Villa Ezcaray, esaterako. Pasa den igandean lehiatu ziren finalak, Ezkaraieko San Lorenzo pilotalekuan, eta Lapkeko Jokin Askarai gazteak infantil mailako azken partida lehiatu zuen Ruizekin batera. Jairok (Ezcaray) eta Campok (Azpeitia) osatutako bikotea izan zuten aurkari eta 18-11 nagusitu ziren lazkaotarra eta bere laguna.

Asteburu honetan ere hainbat partida lehiatuko dituzte Lapkeko pilotariek, hauetako batzuk Lazkaoko pilotalekuan izango direlarik, gaur bertan, 18:00etatik aurrera. J. Etxeberria, Senar, M. Garmendia eta Quina izango dira talde lazkaotarreko ordezkariak, kiroldegi lazkaotarreko kantxan, non Olaizola (Zestoa), Olaskoaga (Azkoitia), Zabala (Tartaloetxe) eta Suarez (Tartaloetxe) izango dituzte aurkari, hurrenez-hurren, Gipuzkoako txapelketan.