Borrar
Las diez noticias de la jornada

Tolosa Goierri

Jokin Altunaren finalera joateko autobusa antolatu du Udalak

A. N.

amezketa.

Viernes, 23 de mayo 2025, 20:26

Datorren ekainaren 1ean, igandearekin, jokatuko du Jokin Altunak Buruz buruko finala Iñaki Artolaren aurka. Udalak autobusak antolatu ditu finala ikustera joan nahi dutenentzat. Finala Bizkaia frontoian izango da, eta bi autobus egongo dira. Herriko tabernetan daude izena emateko zerrendak, maiatzaren 28ra bitartean.

Autobus bat goizeko 10:00etan aterako da Beartzanako aparkalekutik eta bestea 15:00etan, leku beretik. Goizeko autobusa antolatzeko gutxienez 25 pertsonek eman beharko dute izena. Autobusaren prezioa 5 eurokoa da pertsonako, igotzerakoan ordaindu beharko dena. Finala amaitutakoan itzuliko dira bi autobusak Amezketaruntz.

TEK-aren batzarra

Tokiko Energia komunitateak bigarren Batzar Orokorra egingo du datorren asteartean, maiatzaren 27an. Bilera kultur etxean egingo dute 19:30ean eta bertan ondorengo gai zerrenda landuko dute: Jardueren memoria, Zuzendaritza Batzordearen aldaketa, Komunitatean aurrezteko gakoak, APParen eguneraketa, Hurrengo berrirekitze-kanpainari buruzko informazioa, eta eskaerak eta galderak.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Jokin Altunaren finalera joateko autobusa antolatu du Udalak