Joanes Karrera historialariaren hitzaldia gaur

NÚÑEZ

Azken urteetan egin den moduan Aiztondo bailaran Gerra Zibileko aztarnak bilatzeko auzolandegiak antolatu ditu Aranzadi Zientzia Elkarteak. Horien baitan, bertan parte hartzen duten gazteentzako zein herritarrentzako irekiak diren hitzaldiak antolatzen dira, eta gaur asteazkenean, Adunako kultur aretoan izango da hitzordua. Arratsaldeko 19:00etan, Joanes Karrera historialariak Gerra Zibileko eta ondorengo urteetako memoria elementuek izan dezaketen balio didaktikoari buruzko hitzaldia eskainiko du.