San Joan jaietarako marrazki lehiaketa

BELEN PARRA

San Joan jaiei begira Udalak Marrazki Lehiaketa antolatu du 4 eta 12 urte bitarteko haur eta gaztetxoentzat. Marrazkia, modalitate librean, A3 neurrikoa eta koloretakoa izan behar da eta gaia 'herriko jaiak' izan behar da. Maiatzaren 17a aurretik udaletxean, herri eskolan edo jolas txokoan utzi behar da. .