Borrar
Olaberria

Jesus Bujanda fusilatua oroitu dute Olaberrian

1936an fusilatu zuten Lizarrustin eta hura gogoratzeko asmoz bildu dira herritarrak eta senideak

Belen Parra

Sábado, 26 de diciembre 2020, 18:24

Comenta

Olargi Memoria Taldeak, Olaberriako Udalaren laguntzarekin, omenaldia egin dio larunbat honetan Jesus Bujanda Martinezi, 1936an Ataunen, Kaxetatik Lizarrusti alderako bide ertzean tirokatua izan zenari. Jesus Bujandak lau seme-alaba utzi zituen eta horietako bat, Joxe Mari, Olaberrian jaioa, bere familia osoak lagunduta, omenaldian izan da.

Ekitaldiak oso elementu hunkigarriak izan ditu Joxe Mari eta familiarentzat. Bideo baten bidez erakutsi da familiak nola bizi izan zituen fusilamenduak, ondorengo egun eta urteetan, Udalak aginduta Olaberritik bota zituen arte.

Jokin Garmendia Olaberriko alkateak, herriaren ordezkari gisa, barkamena eskatu nahi izan dio familiari gertatutakoagatik eta herritik botatzeagatik. Jokinen hitzetan Olaberriak ongietorria ematen dio Bujanda-Olaran familiari, nahiz eta berandu iritsi.

Alkatearen hitzen ondoren, familiak, bideo baten bidez, egun haietan bizi izandakoa kontatu du. Bertan ere bizilagunen testigantzak aurkeztu dira gertatutakoari buruz.

Jesus, Vianan jaioa, Maria Olaran, Etxeberri Goikoa baserriko olaberritarrarekin ezkondua zegoen. Olaberrian bizi ziren, lau seme alaba zituzten eta udaletxean kokaturik zegoen ostatua zuten errentan. CAF lantegian egiten zuen lan, sindikalista zen eta Francoren ideien aurka zegoen. 1936ko abuztuaren 8an ere, beste askotan egin ohi zuten bezela, herriko abertzaleek bilera bat antolatua zuten, baina egun hartan gonbidatua ez zegoen herritar batek bilkura hartan sartu nahi izan zuen, bertan zeudenak, ondo zekiten, han hitz egindakoa beste belarri batzuetara eramateko asmotan joan zela, arrazoi hori zela eta Bujandak sarrera debekatu zion.

Gau hartan, Jesus Bujanda CAFen lanean zegoela, pertsona ezezagun batzuk joan eta atxilotu egin zuten. Bilerara sartu ezinda gelditu zen olaberritar hura joan zen, hain zuzen ere, nor zen atxilotu beharreko pertsona esatera. Familiak jakin zuenez, abuztuaren 9ko goizean, Ataunen Kaxetatik gora, Kaminero etxe inguruan tirokatua izan zen eta bertan hil zen. Hilik aurkitu zutenek Aia auzoko hilerrian lurperatu zuten.

Baina Joxe Mariren arabera, okerrena geroago etorri zen. «Amari egindako burlak etengabeak ziren, kontrakoek familiaren lagunak zirenak mehatxatzen zituzten, salaketak etengabeak ziren... la vida imposible». Halako batean, Jesusek 19 urte zituenean, Udalaren aginduz, herritik bota zituzten. Egun batetik bestera ostatuan zuten guztia atera behar izan zuten eta oroitzapen, argazki... asko erre egin zitzaizkien.

Lekukotasuna entzun ondoren, Mari Jose Insaustik, Olargi Memoria Taldearen ordezkari gisa, eskerrak eman dizkie familiari eta bere istorioa kontatu nahi izan duten guztiei. «Etxeko ateak eta bihotzak ireki dizkiguzue eta hori dena herrirako altxor bat da. Bujanda familia korapilo latz batekin bizi izan da, beti ixilpean eta korapiloa askatzen lagundu nahi izan dugu. Ez dugu memoria hiltzen utziko».

Segidan Antonio Barandiaranek lekukoa hartu du. Jesusen iloba izanda, osabari bertso hunkigarriak eskaini dizkio: «lanera joan eta ez bueltatu, min haundia egin ziguten, agintariak baztertu nahian, aitortzeko garaia iritsi da».

Joxe Marik aitaz oroitzapen bakarra du; aitak xiba sukaldeko zoruan dantzan jartzen zuen, hartu eta bere eskuan utziz. Oroitzapen hori jasota, antolatzaileek Karlos Irazuren zurezko eskultura bat oparitu nahi izan diote, une hura gogoratuz. Joxe Mariri eskultura emateko momentua ekitaldiko unerik hunkigarrienetako bat izan da.

Maitane Ruiz Jesusen birbilobak gogora ekarri du bere amonak, omendutakoaren alabak, esandakoa «persona onak badaudela», eta Bihotz Forcada eta Jose Angel Munduateri eskerrak eman dizkie elkarrekin egindako bideagatik. Eta familiako beste partaide batek Txoria Txori kantatuz parte hartu nahi izan du omenaldian, Aitor Urkiolarekin batera.

Ekitaldiari amaiera emateko AMAK Taldeak egindako abestia aurkeztu da. Martzelo Lasa eta Jesus Bujanda gerran fusilatutako bi olaberritarren istorioa kontatzen du. Abestia osatzeko Olaberriko zortzi dantzarik koreografia sortu dute eta larunbat honetan, herrian estreinatu dute.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Jesus Bujanda fusilatua oroitu dute Olaberrian

Jesus Bujanda fusilatua oroitu dute Olaberrian