Borrar
Las 10 noticias clave de la jornada
'Mitologiaren bidezidorrak' korritu zituen Toti Martínez de Lezeak ostiral arratsaldean Barandiaran musepan. BARANDIARAN MUSEOA
Jentilen etorrerak itxiko du Ataunen I. Mitoaldia

Jentilen etorrerak itxiko du Ataunen I. Mitoaldia

Jose Migel Barandiaranen bildu zituen kontakizun zaharrak bizirik mantentzeko lanean ia 40 urte daramatzan Jentilbaratza Elkarteak eta Gipuzkoako Parketxe Sarea Fundazioak antolatu dute

Sábado, 4 de noviembre 2017, 11:11

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Marimunduko, Kixmi, Torto, Samartin Txiki, Akerbeltz, lamiak... Denei egingo zaie ongietorria larunbat arratsalde honetan Ataungo San Martin auzoko plazan, 18:15ean, eta handik oinez joango dira antzezleak eta ikusleak kiroldegiraino, aurten aurrenekoz antolatu den 'Mitoaldia' ekimenaren une nagusia bertan izango baita, 19:00etan eta 21:00etan eskainiko den 'Jentilen etorrera: Ataunen mitoak bizirik' ikuskizunarekin.

Baserriz baserri, sukaldez sukalde, kontu zaharrak biltzen ibili zen Jose Migel Barandiaranek utzitako altxorra bizirik mantendu nahian, urteak daramatza Jentilbaratza Elkarteak mitoak eta horiek islatzen dituzten tradizioa eta ikuskera bizirik mantentzeko lanean, hainbat ekitaldiren bidez. Urte asko, 37. Aurten, 'Mitoaldia' izeneko ekimena jarri dute martxan Jentilbaratza Kultur Elkarteak eta Gipuzkoako Parketxe Sarea Fundazioak, helburua delarik Jose Migel Barandiaranek jasotako kontakizun zaharrak transmititzea.

Ekitaldi nagusia 'Jentilen etorrera' da aurten ere, baina aurretik izan ditu egitarauak beste osagai batzuk, hala nola ostiralean Barandiaran museoan Toti Martinez de Lezeak protagonista izan zuena. 'Mitologiaren bidezidorretatik' izenburuko solasaldia egingo zuen, euskaraz, eta argazkian ikus daitekeenez arrakasta handia izan zuen, ohi duenez, euskal mitologia bere liburuetara maiz eraman izan duen idazleak.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios